martes, 29 de diciembre de 2009

ASKATASUNAREN BIDEAN

Bizitza osoa leku berean. Monotonía. Irribarre berak eta haserre berak. Monotonia. Egunerokortasuna, menperatu zaituen kartzela, nahigabe edo nahita, edo biak batera. Nahigabe, egunetik egunera, nagikeriak menperatuta. Nahita, egunetik egunera, beldurrak menperatuta. Beldurrak kontrolatzen zaitu, zure kartzelako burdinak sortu ditu, eta orain zail zaizu horiek apurtzea, egunetik egunero sendotu baita kartzela. Ahuldu da, ordea, zure arima. Zu herdoildu zara, mugiezinik sentitzen zara, menperatuta.

Askatasuna. Aske izan nahi duzu, baina ez duzu askatasun horrengatik borrokatzen. Zure buruari eraikitako kartzelan erosoago sentitzen baitzara, erosotasun horrek beldurrak estaltzen dizkizulako. Baina izara fin batek estaltzen ditu, oraindik hor daude, estalita, baina hor. Desagertarazteko estaltzea ez da nahikoa, suntsitu behar dituzu.

Gaur erabakia hartu duzu, kartzela horren atea irekiko duzu, kanpokoa ezagutuko duzu. Sentitzen hasiko zara, bizitzen. Beldurrak ez dira bat-batean desagertuko, ezta tristeziak ere, baina aurre egingo diezu; izan ere, ez da tristezia handiagorik gertatu ez denak tristetu zaitzala baino.


No hay comentarios:

Publicar un comentario