jueves, 18 de marzo de 2010
Zu gabe......
martes, 29 de diciembre de 2009
ASKATASUNAREN BIDEAN
Bizitza osoa leku berean. MonotonĂa. Irribarre berak eta haserre berak. Monotonia. Egunerokortasuna, menperatu zaituen kartzela, nahigabe edo nahita, edo biak batera. Nahigabe, egunetik egunera, nagikeriak menperatuta. Nahita, egunetik egunera, beldurrak menperatuta. Beldurrak kontrolatzen zaitu, zure kartzelako burdinak sortu ditu, eta orain zail zaizu horiek apurtzea, egunetik egunero sendotu baita kartzela. Ahuldu da, ordea, zure arima. Zu herdoildu zara, mugiezinik sentitzen zara, menperatuta.
Askatasuna. Aske izan nahi duzu, baina ez duzu askatasun horrengatik borrokatzen. Zure buruari eraikitako kartzelan erosoago sentitzen baitzara, erosotasun horrek beldurrak estaltzen dizkizulako. Baina izara fin batek estaltzen ditu, oraindik hor daude, estalita, baina hor. Desagertarazteko estaltzea ez da nahikoa, suntsitu behar dituzu.
Gaur erabakia hartu duzu, kartzela horren atea irekiko duzu, kanpokoa ezagutuko duzu. Sentitzen hasiko zara, bizitzen. Beldurrak ez dira bat-batean desagertuko, ezta tristeziak ere, baina aurre egingo diezu; izan ere, ez da tristezia handiagorik gertatu ez denak tristetu zaitzala baino.
lunes, 22 de diciembre de 2008
DEFINITELY LAGUEPIE
Ezin nuen sinistu, ordubete baino ez zitzaidan falta leku zoragarri hori utzi behar izateko.
Azken gaua ahaztezina izan zen, hiru aste horietako une guztiak lez. Elkarrekin ikusi genuen zelan ezkutatzen zen eguzkia eta ilargi atera berriaren eta gutako batzuk piztutako suaren argipean egun guzti horiek birgogoratu genituen. Lehenengo eguneko urduritasuna nahiz inpresioak, eguzkiaren beroan igarotako lanegun gogorrak, guztion artean leundutakoak, Ibaian emandako arratsaldeak, hango herritar adeitsuekin bizitakoak, hamaika txiste eta jokoak, dantzak, parrandak… Egun horretaz ere egin genuen berba, hots azken lan eguna, hainbeste izerdi isurtarazi zigun lana amaitzean izandako sentsazioa, satisfakzioa. Nork pentsa zezakeen egun batzuk lehenago landarediaz estalitako gaztelu hori ikustea posible izango litzatekeela noizbait? Guk geuk lortu genuen hori, guztiok batera.
Gau hotza zen, baina ez zigun axola, pozik geunden , hain eroso, non arrapaladan bukatu zitzaigun gaua, eguzkiak bere lehen izpiak atara zituen, ez genuen berriz bertan ilargia elkarregaz ikusiko.
Azken gosaria, arraroa, triste nengoen, gainera ni eta nire laguna ginen alde egiten lehenak. Une goibel hori apurtzeko, bat batean norbaitek musika piztu zuen . ”algo en tu cara me fascina, algo en tu cara me da vida, sera tu sonrisa…..” gure abestia. Guztiok soroturik egongo bagina bezala hasi ginen dantzan, abestiak iraun zuen segundu bakoitza aprobetxatuz, nota bakoitza biziz.
Abestia bukatzean “leader”ak motxilak autoan sar genitzala eskatu zigun, berak eramango gintuelako geltokira. Besarkadak, muxuak, malkoak, elkar ikusteko promesak, besarkada gehiago, malko gehiago…. Ezin ginen banandu, elkarrekin bizitakoek lotura berezia sortu zuten gure artean.
Trenean nengoela hutsune bat sentitzen nuen, zeozer falta zitzaidan, hortaz, malkoak isuri nituen. Baina bat batean irribarre zabala marraztu zitzaidan bisaian, banekielako eta badakidalako berriz ikusiko ditudala Frantzian, Turkian, Txekian, Japonian, Korean, Errusian, Euskal Herrian zein munduko edozein bazterrean.
domingo, 21 de diciembre de 2008
Etorkizuna....
Bidegabekerien lekuko
Lotsa, mina,
Desorekaren samina
Mundu berdina
Bizimodu desberdinak.
Ikasketak, nekea,
Ene eguneroko bermea
Hamaika ardura
Datozkit burura
Lotsa, ordea,
Gogor daukat bueltaka
Ene pentsamenduan marmarka.
Lotsa,
Ikasteko aukera izan dudalako,
duin bizitzeko parada eman zaidalako
Lan, lan, lan,
ba al dakigu zer den benetan lan egitea,
orduak eta orduak horretan aritzea?
Nahi duena
Kexa dadila,
Ahoa ireki dadila,
Baina nik behintzat
Ezpainak josiko ditut,
Lotsaren orratzaz,
Gogor itsats daitezen
Ixilik gera daitezen
Photographer: Disgustipado